XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): galtza zabalak eta gerriko estuak.

Alkandora zuri eta handiak kontrastatzen ziren beren begi beltz zorrotzekin, esku atzapar iletsuekin...

Bide batez, emakume potola haren adina asmatzea gauza zaila izango litzateke, hain pintatua bait zegoen...

Gona luze eta zabala, koilare eta pultsera ugari, belarritako distiratsuak eta masaila erdian ilea bezain iluna zen peka handi bat.

Uxue, herri hartako neskatila bat, guztiz liluraturik zegoen hura dena ikusiz... Jende arraro haiek komerianteak zirela bere ondoko bati aditu zionean, poz sakona sentitu zuen bere barnean.

Komerianteak herrian!.

Berak ez zuen inoiz komeriarik ikusi... zer egingo zuten haiek? Zeintzu ziren? Nondik zetozen?.

Batez ere, neska panderojole hark atentzioa sortu zion eta kuriositaterik gehiena...

Zein polita eta liraina zen! Bizpahiru gona zeraman soinean, denak kolore bizikoak, eta bordatuz beteriko atorra txuri eta zabal bat.

Orraztu gabeko ile luze eta kizkurra.

GAUR GAUEAN, HERRIKO ENPARANTZAN INOIZ IKUSI EZ... Uxue, komeriante taldetik irten ezinik ibili zen denbora luzez.

Gero, bapatean, etxeruntz abiatu zen berri hura gurasoei ematera eta noski! gaueko saioa ikusteko baimena eskatzera.

Bestalde komerianteak, handik eta hemendik herria zeharkatu ondoren, inguruko erreka baten ondora abiatu ziren.

Eguerdia zenez gero, bazkal denboran ez zen beste gauzarik aipatzen herri hartan...